Euskal Unibertsitate Sistema, Euskadiko nazioartekotzeko motorra

Eusko Jaurlaritzak landutako Esparru Estrategiak palanka berri bat izan nahi du Euskal Unibertsitate Sistemaren (EUS) nazioartekotzea bultzatzeko, bai eta tokiko eta nazioarteko talentua sortzeko, erakartzeko eta atxikitzeko polo gisa eratzeko ere.

Esparru horrek unibertsitateek eta bikaintasuneko ikerketa-zentroek Euskadi Basque Country markaren enbaxadore gisa munduan duten balioa aitortzen du. Hori dela eta, hiru jarduera-eremu hauek ditu:

1. Prestakuntza, bai ikasleena, bai unibertsitateko langileena

2. Ikerketa eta ezagutzaren transferentzia

4gunek «Industria adimenduna: teknologian oinarritutako erabakiak hartzea» ikastaro exekutiboa aurkeztu du

Prestakuntzaren helburua da euskal enpresetako profesionalei (kudeaketako profilei eta bitarteko postuei) kualifikazio praktiko eta dinamikoa ematea, beren erakundeetan industria adimenduna bultzatzen laguntzeko tresnak eskura ditzaten. Abangoardiako teknologien ezagutza jorratuko da, bai eta lehiakortasuna bultzatzeko datuen analisia ere, eta, horretarako, alderdi hauetan jarriko da arreta: erabakiak hartzea, lidergoa, kudeaketa eraginkorra, baliabideen mobilizazioa eta estrategia.

Naiara Vidal: “Unibertsitateen arteko prestakuntzako 4guneren Programa Exekutiboak urratsak egiten lagundu du Euskadiko industria sarearen eraldaketa digitalean.”

Industria Adimenduneko Programa Exekutiboa esperientzia aitzindaria izan da, Euskal Unibertsitate Sistemako Unibertsitateek enpresek eskatutako etengabeko prestakuntzari erantzun koordinatua emateko. Prestakuntza programaren helburua zen euskal enpresetako zuzendaritza profilei (CEO, gerentzia, etab.) gaikuntza eta kualifikazio praktikoa eta dinamikoa ematea, beren erakundeetan Industria Adimenduneranzko trantsizioa gidatu ahal izateko ezagutzak, orientazioa eta tresnak eskaintzeko.

4gune Klusterraren Industria Adimendunaren Programa Exekutiboaren hasiera

4gune klusterrak bultzatutako Industria Adimenduneko Programa Exekutiboa esperientzia aitzindaria da, Euskal Unibertsitate Sistemako Unibertsitateen aldetik erantzun koordinatua ematen diona Industria Adimenduna bezalako funtsezko eremu batean enpresek egiten duten etengabeko prestakuntzaren eskariari.

Programa honek 2023ko otsailetik ekainera bitarteko iraupena izango du eta ezaugarri bereizgarri hauek ditu, besteak beste:

Subscribe to Formación