4gune klusterrak Quantum Teknologien arloko lehen Basque International Masterra (BIM Quantum) koordinatuko du, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinaziorako Zuzendaritzarekin eta EUSeko unibertsitateekin lankidetzan. Ekintza hau Eusko Jaurlaritzak 2024an aurkeztutako Unibertsitateak + Euskadi Basque Country 2030 Esparru Estrategiaren barruan kokatzen da.
Eusko Jaurlaritzak landutako Esparru Estrategiak palanka berri bat izan nahi du Euskal Unibertsitate Sistemaren (EUS) nazioartekotzea bultzatzeko, bai eta tokiko eta nazioarteko talentua sortzeko, erakartzeko eta atxikitzeko polo gisa eratzeko ere.
Esparru horrek unibertsitateek eta bikaintasuneko ikerketa-zentroek Euskadi Basque Country markaren enbaxadore gisa munduan duten balioa aitortzen du. Hori dela eta, hiru jarduera-eremu hauek ditu:
1. Prestakuntza, bai ikasleena, bai unibertsitateko langileena
2. Ikerketa eta ezagutzaren transferentzia
3. Unibertsitate-sistemaren harremana enpresa-sarearekin eta gizartearekin (Unibertsitatea+Enpresa+Gizartea)
4gune BIM proiektuan
Esparru Estrategia ezartzeko, Eusko Jaurlaritzak 133 ekintza definitu ditu, eta horien artean dago Basque International Masters (BIM) proiektua. Proiektu honen helburua da master-mailako titulazio akademiko espezializatuen makro-taldeak bultzatzea eta Euskadiko unibertsitate guztien eskaintza integratzea, ikerketaren eta enpresaren ikuspegi bikoitzetik.
Proiektu honen lehen ekintza gisa, 4gunek Quantum Teknologien arloko lehen Basque International Masterra - BIM Quantum - egituratzeari ekingo dio, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinaziorako Zuzendaritzarekin eta EUSeko unibertsitateekin lankidetzan, eta Euskampus Fundazioaren laguntzarekin.
Informazio gehiago
Eusko Jaurlaritzak egindako Esparru Estrategiaren aurkezpena – albistea
Unibertsitateak + Euskadi Basque Country 2030 Esparru Estrategia - dokumentua
Albisteak, lotutako berriak
-
Aiser Albizu: "Behar sektorialei erantzungo dien lankidetza-eredu berria behar dugu, diziplinartekotasunetik eta kualifikazio handiko talentutik abiatuta.”
4GuneBIOLAN, berriki 2024ko Berrikuntzako Sari Nazionala jaso duena, 4gune + PARKE Programaren lehen edizioan parte hartu duen enpresetako bat da. Elkarrizketa honetan, Asier Albizuk, BIOLANeko CEOk, bere erakundea aurkeztu digu, bai eta Enpresa + Unibertsitatea lankidetzaren ikuspegia ere, konponbideak garatzeko, ezagutza transferitzeko eta talentua erakartzeko.
-
PARKEko enpresak eta 4guneko fakultate eta eskolak elkarlanean Euskadiko industriaren erronkei aurre egiteko
4Gune4gune - Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiarako Prestakuntza Klusterrak eta Parke - Euskadiko Parke Teknologikoak unibertsitateen eta enpresen arteko lankidetza sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute.
-
4gune + AIC programa: automobilgintzaren sektorea indartzeko erronken deialdi berria
4Gune4gune - Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterra eta AIC-Automotive Intelligence Center lankidetzan arituko dira berriro 2024/25 ikasturtean, industria adimendunaren sektorearekin lotura duten eragile akademiko eta profesionalen arteko konexioa sustatzeko, eta gazte gehiago erakarri eta prestatzeko, automobilgintzaren sektorean sar daitezen.