Hemen hasi gara laguntzen Unibertsitatearen eta Enpresaren arteko lankidetza indartzen Euskadiko RIS3ren agertokian.

Gure ibilbidean honako hauek nabarmenduko ditugu:

1/

Unibertsitatearen klusterizazio-ereduaren hedapena.

2/

Unibertsitatea + Enpresa Estrategiari laguntzea.

3/

Gure eredua nazioartekotzea.

4/

Klusterra eta gure harreman-lotura RIS3ko beste arlo batzuetara irekitzea.

    1
    2
    3
    4
    5
    7
    6

2025

Euskadiko prestakuntza- eta ikerketa-eskaintza agerian jarri da. Eskaintza horretan, RIS3ren espezializazio-arlo berriak eta teknologiari buruzko programak, hala nola AA edo teknologia kuantikoak, barne hartu dira.

Aliantza BAICekin, Euskadiko Adimen Artifizialarekin lotutako unibertsitate- eta ikerketa-prestakuntzaren eskaintza kontrastatzeko.
 

2024

Universities for Goal 13: Sustainable Development  Solutions Network (SDSN-UN) & Siemens Gamesa enpresarekiko aliantza, graduko eta graduondoko ikasleen unibertsitate-proiektuak —deskarbonizazioari aurre egiteari buruzkoak— erakartzeko.

ARKErekin elkarlanean egindako Enpresa + Unibertsitatea deialdia aurkeztu dugu. Deialdi horretan Cyber Surgery-k eta Biolan-ek parte hartu dute.

4gune Regional Skills Partnership: Europako Batzordearen aintzatespena jaso dugu gaitasunen aldeko eskualdeko aliantza gisa egiten dugun lanagatik. Aliantza horren bidez, Euskadin talentua eta lehiakortasuna garatzen laguntzen dugu.

2023

«Energia-trantsizioaren erronkak eta lan-aukerak Euskadin» ekitaldia antolatu dugu Siemens Gamesarekin lankidetzan.

Durangaldeko Ekogarapen Gunearen barruko LaHu proiektua, modalitate dualeko prestakuntza-programak diseinatzen lagundu dugu Euskadiko Unibertsitateekin eta Lanbide Heziketarekin lankidetzan.

2022

#Students4Sustainability: Unibertsitatea + Enpresa ekimena sustatu dugu Siemens Gamesarekin lankidetzan. Ekimen hori hiru edizioetatik lehena izanda.

Laudio Glass Hub: prestakuntza- eta ikerketa-eskaintza identifikatu dugu eta Laudioko beira-industrien prestakuntza-eskaeraren diagnostikoa egin dugu, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Zuzendaritzarekin lankidetzan.

Industria Adimenduneko Programa Exekutiboa, hots, Euskal Unibertsitate Sistemako Fakultateekin elkarlanean antolatutako unibertsitate arteko prestakuntza sortu dugu.

2021

University Industry Innovation Awards: ekintzailetza bultzatzeko eskualdeko lankidetzaren arloan arrakasta izan duen kasu gisa aukeratu dute 4gune.

2020

KSIgune, kultura- eta sormen-industrietarako Goi Mailako eta Unibertsitate Hezkuntzako eta Ikerketako Klusterra, sortzen lagundu dugu.

2019

Unibertsitatea + Enpresa deialdia aurkeztu dugu Automotive Intelligence Center erakundearekin lankidetzan. Deialdi horren zazpi edizioetatik lehena.

2018

Lehenengo gaitasunen mapa egin dugu Euskadiko industria adimendunarekin lotura duten unibertsitate-prestakuntzako eta -ikerketako programekin.

2017

Industria adimendunaren zerbitzuko unibertsitate-klusterra sortu dugu.

Hona hemen datu aipagarri batzuk:

Hona hemen datu aipagarri batzuk:

+30

Erakundek eta fakultatek

hartu dute parte Unibertsitatea + Enpresa Estrategiaren ekimenetan.

+60

Gradu Amaierako eta Master Amaierako proiektuak

finantzatu dira elkarlanean egindako deialdien bidez.

+450

Unibertsitateko ikaslek

egin dituzte industria adimendunari eta automobilgintzari buruzko proiektua.

4gune Regional Skills Partnership gara.

Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritza dugu buru. Gure ekosistema Ingeniaritzaren, Zientziaren eta Teknologiaren arloetan eskumenak dituzten EAEko Fakultateek eta Eskolek osatzen dute, baita enpresek, instituzioek eta beste erakunde laguntzaile batzuek ere.

    EHU - Ingeniería Bilbao
    BAIC
    IMH Campus
    PARKE – Parques Tecnológicos de Euskadi
    Deusto Ingeniería
    Siemens Energy
    Tecnun UNAV
    BRTA
    MU Goieskola Politeknikoa
    AIC – Automotive Intelligence Center
    EHU - Ingeniería Gipuzkoa
    Basque Quantum
    IKUR
    IKUR
    ConfeBask
    EHU – Farmacia
    SEA
    EHU - Química
    CEBEK
    EHU - Informática
    ADEGI
    EHU - Ingeniería Gasteiz
    SPRI
    Red de Soluciones para el Desarrollo Sostenible de las Naciones Unidas (SDSN)
    Basque Innovation Hub
    Aalborg University
    Cybersurgery
    Laudioko Udala
    Biolan
    University Industry Innovation Network

Gure ekosistemaren zerbitzura gaude

4gunek Fakultateen artean ez ezik, Unibertsitatearen eta enpresaren artean ere lankidetzan aritzen laguntzen digu, baita espezializazio adimendunari buruzko EAEko Fakultateetako aktiboak agerian jartzen eta haien garrantzia nabarmentzen ere.

Asier Perallos

Asier Perallos Ingeniaritza Fakultatea Deustuko Unibertsitatea

4guneren Industria Adimenduneko Programa Exekutiboak zure erakunderako neurrira egindako ibilbide-orri bat sortzeko ezagutzak eta tresnak ematen dizkizu.

Luis López Cano

Luis López Cano Industrial Development Ormazabal

4gunek Euskadiko berrikuntzan laguntzen du, irakasleen eta ikasleen eta enpresetako langileen arteko lankidetza praktiko eta eraginkorrerako elkarrizketak eta bitartekoak eskainiz.

Cristina Oyón

Cristina Oyón Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuna SPRI

Egin bat gure proiektuarekin.
Has gaitezen lana elkarrekin egiten.

Bete inprimaki hau eta ahalik eta arinen erantzungo dizugu.