Informazio laburtua

Enpresa + unibertsitatea programaren helburua da bien arteko lankidetza praktikoa bultzatzea eta, horretarako, ikasleak aktibatzera bideratutako enpresa erronkak egitea, ariketa praktikoaren bidez, bai eta unibertsitate irakasleak aktibatzekoak ere, transferentzia lanaren bidez.

4gune klusterrak Siemens Gamesarekin ere lankidetzan dihardu The Circular Region Megaproject programa espezifikoan, Euskal Unibertsitatetik Energiaren arloarekin lotutako erronkei erantzunez.

ENPRESA + UNIBERTSITATEA PROGRAMA (215.27 KB)
Baliabideak eta Deialdiak

Erakunde kolaboratzaileak

Automotive Intelligence Center

Asociación Española de Fabricantes de Máquinas-herramienta

aalborgClúster de Energía del País Vasco

Siemens Gamesa

Koordinazio-batzordea

Josu Galarza- Mondragon Unibertsitatea

Jon Garcia Barruetabeña- Deusto Unibertsitatea

Iñigo Gutierrez- Tecnun Nafarroako Unibertsitatea

Itziar Irigoien- Informatika Fakultatea UPV/EHU

Alberto Oleaga – Bilboko Ingeniaritza Eskola UPV/EHU

Xabier Basogain- Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola UPV/EHU 

Iker Laskurain- Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola UPV/EHU

Mirari Ayerbe- Farmazia Fakultatea UPV/EHU

Roberto Altzerreka- IMH Makina Erremintaren Institutua

Zerk bereizten du prestakuntza programa hau

Programaren helburuak:

  • Gaitasun handiko giza kapitala garatzea eta finkatzea erraztea.
  • Enpresa erronkei erantzun optimoa eta balio handiagokoa ematea.
  • Talentua goiz atzematea eta atxikitzea, neurri eta irismen handiagoko erronkak ebazten jarraitu ahal izan dezan.
  • Ezagutza transferentzia sustatzea, eta bikaintasun ingurune bat sortzen laguntzea.
  • EAEko unibertsitateen sarearen eta enpresen baliabideak optimizatzea.
  • Gazteen trebakuntza eta prestakuntza indartzea.
Programaren egitura

4GUNEko unibertsitate zentroetako ikasleek sektore jakin bateko enpresek proposatutako erronkei aurre egiten diete, irakasleek eta enpresa arduradunek batera gainbegiratutako proiektuak gauzatuta. Proiektuak ikasleek banaka egin ditzakete, eta horietatik gradu amaierako lanak (GRAL) edo master amaierako lanak (MAL) ateratzen dira. Taldean ere egin daitezke, irakasgai baten barruan. Erronkak ebatzi ahal izateko, enpresek ekarpen ekonomikoak egingo dituzte.

Bi hitzarmen mota egingo dira:

  • Hezkuntza lankidetzako hitzarmena
  • Transferentzia akordioak (Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 83. artikuluaren araberako kontratua)