Industria Digitaleko Deusto Katedrak zuzendu du proiektu honek ‘Definition of the Future Skills Needs of Job Profiles in the Renewable Energy Sector[1] artikuluan aurkeztu ditu tituluan komentaturiko emaitzak.

Idazkia Energies aldizkarian argitaratu da, Journal Citation Report zerrenda ospetsuko Ingeniaritza Energetikoaren arloko aldizkari zientifiko onenen %10ean sailkatuta.

Proiektuaren helburua datu-base sektorial baten garapena da, energia berriztagarrien sektoreko gaitasunen estrategiarekin bat datorrena digitalizazioak dakartzan etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Besteak beste, Adimen Artifiziala, Big Data, Gauzen Interneta eta Biki Digitala bezalako teknologiek energia berriztagarrien sektorea erabat eraldatuko dute, langileria aldaketa horietara egokitzera behartuz. Horregatik, beharrezko diren teknologia berriak erabiltzeko etorkizuneko beharrezko gaitasunak profil bakoitzerako identifikatzea funtsezkoa da, industriaren eskakizunak beteko dituen giza kapital abila bermatzeko.

Sortutako datu-base sektorialak energia berriztagarrien sektorearen profil profesionalak ditu, oraingo eta etorkizuneko beharrezko gaitasunak barne. Hori medio, tresna hau erreferentzia-esparru komuna izango da duten hezkuntza-programak sortzeko, oraingo eta etorkizuneko gaitasunen arrakala jorratzen dituztenek.

Horrez gain, energia berriztagarrien sektorearen etorkizunerako gaitasunak identifikatzeko proiektu hau osatu ondoren, Industria Digitaleko Deusto Katedrak arlo honetan ikertzen jarraitzen du, profil profesional bakoitzerako behar den gaitasun-maila definitzeko lanean.

Siemens-Gamesa

Irudi 1: Proiektuaren labupenaren eskema.

Aipatzekoa da proiektu hau Aalborg Unibertsitateko Megaprojects programaren parte dela, Euskampus, 4GUNE Klusterra eta Siemens-Gamesa Renewable Energy erakundeek elkarlanean bultzatutakoa.


[1] Arcelay, I.; Goti, A.; Oyarbide-Zubillaga, A.; Akyazi, T.; Alberdi, E.; Garcia-Bringas, P. Definition of the Future Skills Needs of Job Profiles in the Renewable Energy Sector. Energies 2021, 14, 2609. https://doi.org/10.3390/en14092609

Albisteak, lotutako berriak