UPV/EHUk, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak, 4gune ekosistemako kide diren aldetik, 2023/24 ikasturteko 4gune Enpresa+Unibertsitatea programako “AIC Open University” deialdiari erantzun diote. Horrela, 13 proiektu aurkeztu dituzte unibertsitatearen ezagutza enpresetara transferitzeko asmoz, ardatz hartuta diseinua, simulazioa, materialak eta fabrikazio teknologia aurreratuak, eta ibilgailuaren hainbat kontzepturi begira.
4gune Enpresa+Unibertsitatea programaren helburua da industria adimendunarekin lotura duten eragile akademikoen eta profesionalen arteko lotura bultzatzea. “AIC Open University” Automobilgintzako Unibertsitate Gelak programa horrekin elkarlanean jarraitzen du, gazteak erakarri, prestatu eta mugikortasunaren sektorera bideratzeko asmoz. Horretarako, ikasturte honetan 19 erronka aurkeztu dira industria adimendunaren arlo teknologikoetan eta aplikazio esparruetan, mugikortasunaren sektoreko fase guztietarako.
Hauxe adierazi du AICk: “Urte hauetan, AICk beste erronka batzuei ekin die sektorea eraldatu eta aukera berriak sortu ahala; adibidez, ardatz hartuta mugikortasunaren kontzeptu berriak, hala nola bizikleta. 4gunerekin dugun lankidetzari esker, balio teknologiko handiko proiektuak jarri dira abian edizio honetan, ikuspegi praktikoarekin eta emaitzetara bideratuta. Horri esker, jauzi kualitatibo bat egingo dugu funtsezko ezagutza arloetan, eta sektorean gero eta gehiago eskatzen diren gaitasun profesionalak garatuko dira”.
Hona hemen 2023/24 deialdian hautatutako proiektuak, 51 ikasleen partehartzea dutenak:
ERRONKA |
UNIBERTSITATEA |
PROIEKTU MOTA |
Toyota Prius ibilgailu modeloaren baliozkotze numeriko-esperimental aurreratua, IPG CarMaker oinarrian |
Deustuko Unibertsitatea |
MAL, Diseinua eta Fabrikazioa |
Pneumatikoaren eta errepidearen arteko interakzioa aztertzea gidatzeko simulagailu batean |
Deustuko Unibertsitatea |
MAL, Diseinua eta Fabrikazioa |
Ibilgailu arin baten modeloa diseinatzea eta garatzea IPG Carmaker-en |
Deustuko Unibertsitatea |
MAL, Diseinua eta Fabrikazioa |
CAE simulazioa egin eta fabrikazioa baliozkotzea automobilgintzako osagai hibridoetan aplikatuta, konpresio bidezko moldekatzearen bidez |
Deustuko Unibertsitatea |
GRAL |
Autobus elektrikoen autonomia luzatzeko hidrogenozko erregai pila txertatzeari buruzko azterlana |
Deustuko Unibertsitatea |
MAL, Diseinua eta Fabrikazioa |
Ikuskapen artifizialeko teknologia berriak garatzea Deep Learning bidez |
Mondragon Unibertsitatea |
Prestakuntza duala / GRAL |
ASF lerroan kontsumoen, kalitatearen eta fabrikazioaren arteko oreka aztertzea biki digitalaren bitartez |
Mondragon Unibertsitatea |
MAL |
Fabrikazio prozesu automatizatu bateko komunikazioak aztertzea eta datu biltegi bat sortzea |
UPV/EHU |
MAL, Industria Ingeniaritza, automatika eta kontrolaren espezialitatea |
ASF arloan fabrikazio aurreratuko prozesurako pieza berri bat diseinatzea |
Mondragon Unibertsitatea |
Prestakuntza duala / GRAL |
Bizikleten punta-puntako osagaiak aztertzea edo benchmarking-a |
Mondragon Unibertsitatea |
MAL, Diseinu Masterra |
Bizikleten punta-puntako osagaiak aztertzea edo benchmarking-a |
Deustuko Unibertsitatea |
Zientzia eta Materialen Prozesamendua irakasgaia, Industria Diseinuko Ingeniaritzako 2. maila |
Bizikleten fabrikazioko konposite produktuak eta teknologiak aztertzea |
Deustuko Unibertsitatea |
GRAL |
Cargo bizikleta elektriko urbano baten prototipoa diseinatzea eta fabrikatzea |
Mondragon Unibertsitatea |
MAL, Diseinu Masterra |
Informazio gehiago
4gune Enpresa + Unibertsitatea programaren esparruan garatutako beste proiektu batzuk ezagutzeko, Proiektuak atala bisitatu.
Albisteak, lotutako berriak
-
4gunek «Industria adimenduna: teknologian oinarritutako erabakiak hartzea» ikastaro exekutiboa aurkeztu du
4Gune4gune klusterraren upskilling programa berria 2024ko maiatzatik ekainera bitartean emango da eta Euskadiko trantsizio digitalari erantzuten lagunduko du, Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia fakultate eta eskolekin eta BRTA aliantza teknologikoarekin lankidetzan emandako unibertsitate arteko prestakuntzaren bitartez.
-
Euskadiko Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikorako laguntzen deialdi berria
4GuneEusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren UEP 2024 dirulaguntzen deialdiaren helburua da 2024-2025 aldian unibertsitatetik enpresetara ezagutzaren transferentzia bultzatzea, azken hauen interesen arloen arabera.
-
Erik Garayalde: “Ikasleak eta haien talentua inguruko enpresetara eta haien erronketara hurbiltzeko leihoa da 4guneko Enpresa+Unibertsitatea programa”
4Gune“Turbina eoliko monofasiko baten diseinu eta muntaketa” proiektua #Students4Sustainability programaren 2022/23 deialdian hautatu zen, Siemens Gamesa Renewable Energyrekin lankidetzan. Mondragon Unibertsitateko Energiaren Ingeniaritza Graduko ikasleek gidatu zuten Enpresa + Unibertsitatea lankidetza-proiektua, SGREren eskutik Euskadin energia-trantsizioari laguntzeko.