Enpresa + Unibertsitatea
Euskadiko industria adimendunaren erronkei aurre egiteko lankidetza
1
Programa
2
Deialdiak
3
Proiektuak
4
Oportunitateak
1
Programa
4gune Enpresa+Unibertsitateak industria adimendunarekin lotutako eragile akademiko eta profesionalen arteko lotura sustatu nahi du, eta lankidetza erraztu, Euskadiko esparru estrategiko honen egungo erronkei aurre egiteko.
Programak, besteak beste, honako hauek eskaintzen ditu:
- Industria adimendunak euskal unibertsitate-sisteman duen ordezkaritzari buruzko ezagutza espezializatua.
- Berariazko enpresa- edo sektore-eskaeretara egokitutako programak.
- Enpresa-aholkularitza eta neurrirako hezkuntza-programak sortzea.
- Enpresak Euskadiko lehen mailako talentu zientifiko-teknologikora eta beren erronketarako irtenbide berritzaileetara iristea.
2
Deialdiak
4gune Enpresa+Unibertsitatea industria adimendunaren sektoreko enpresa liderrekin lankidetzan ari da, sektore akademikoaren eta enpresaren arteko ezagutza transferitzen eta Euskadin talentua sustatzen lagunduko duten deialdiak abian jartzeko.
Gaur egun, erronketan oinarritutako 2 deialdi ditu urtero:
- 4gune + Siemens Gamesa (energia-sektorea)
- 4gune + Automotive Intelligence Center (automobilgintzaren sektorea)
3
Proiektuak
0
Erantzundako erronkak
0
Ikasle/ikertzaile parte-hartzaileak
4
Oportunitateak
4gunek Gune+ komunitate birtuala du, industria adimendunaren sektoreko hainbat lankidetza, ekitaldi eta proiektu eskaintzen dituena.
Gune+ek unibertsitate-zentroak eta enpresak konektatzen laguntzen du, 4gune Enpresa+Unibertsitatea deialdietan aurkeztutako erronketan parte hartzeko eta baterako proiektuak garatzeko.
Egin bat gure komunitate birtualarekin Gune+en.
Ezagutu eta partekatu KSIen sektorearen aukerak.
Zifra batzuk
0
+
Parte-hartzaileak
0
+
Baliabideak
0
+
Proiektuak
0
+
Elkarrizketak
0
+
Elkarrekintzak
Albisteak, lotutako berriak
-
Aiser Albizu: "Behar sektorialei erantzungo dien lankidetza-eredu berria behar dugu, diziplinartekotasunetik eta kualifikazio handiko talentutik abiatuta.”
4GuneBIOLAN, berriki 2024ko Berrikuntzako Sari Nazionala jaso duena, 4gune + PARKE Programaren lehen edizioan parte hartu duen enpresetako bat da. Elkarrizketa honetan, Asier Albizuk, BIOLANeko CEOk, bere erakundea aurkeztu digu, bai eta Enpresa + Unibertsitatea lankidetzaren ikuspegia ere, konponbideak garatzeko, ezagutza transferitzeko eta talentua erakartzeko.
-
PARKEko enpresak eta 4guneko fakultate eta eskolak elkarlanean Euskadiko industriaren erronkei aurre egiteko
4Gune4gune - Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiarako Prestakuntza Klusterrak eta Parke - Euskadiko Parke Teknologikoak unibertsitateen eta enpresen arteko lankidetza sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute.
-
4gune + AIC programa: automobilgintzaren sektorea indartzeko erronken deialdi berria
4Gune4gune - Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterra eta AIC-Automotive Intelligence Center lankidetzan arituko dira berriro 2024/25 ikasturtean, industria adimendunaren sektorearekin lotura duten eragile akademiko eta profesionalen arteko konexioa sustatzeko, eta gazte gehiago erakarri eta prestatzeko, automobilgintzaren sektorean sar daitezen.