1
Nortzuk gara
4GUNE Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako Klusterra da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gidatu eta bultzatutako ekimen bat da, eta EAEko unibertsitate sistemako hamaika zentro ditu partaide.
Horko kide dira, halaber, Basque Industry 4.0 pilotaje taldea, Innobasque EAEko Berrikuntza Agentzia, CONFEBASK EAEko Enpresa Konfederazioa eta horren bazkideak (ADEGI, CEBEK eta SEA), Enpresaren Garapenerako Euskal Agentzia SPRI eta Automotive Intelligence Center (AIC).
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Unibertsitate eta Ikerketako Sailburuordetzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzari dagokio klusterraren presidentetza.
Bestalde, jarduketen dinamizazioa, sistemaren modelizazioa eta RIS3 espezializazio estrategiarekiko lerrokatzea, besteak beste, idazkaritza teknikoaren lanak dira, eta Euskampus Fundazioak egiten ditu.
Kluser gisa, helburu du Euskadiko unibertsitatea+enpresa lankidetza indartzen laguntzea Euskadiko RIS3ren agertoki berrian, eta lankidetza ereduak eta kosorkuntzako mekanismoak sustatu eta ezartzea. 4GUNE klusterraren lehen urteak, batik bat, 4.0 industriara bideratu dira, baina Euskadiko RIS3ren lehentasunezko arlo guztietan inpaktua izatea du asmo.

2
Datu esanguratzuak
0
Fakultate
Guztira, 11 fakultatek eta goi mailako hezkuntza zentrok ematen dute Euskadiko 4.0 Industria lotutako gaitasunei buruzko prestakuntza.
0
Prestakuntza gaitasun
4.0 Industrietako 128 prestakuntza gaitasun identifikatu dira EAEko goi mailako hezkuntzan
0
Ikerkuntzako eta transferentziako gaitasun
4.0 Industriekin lotutako ikerkuntzako eta transferentziako 146 gaitasun identifikaturik
3
Ekosistema 4gune
Hurrengo ikastetxe, fakultate eta erakundeek 4guneren Ekosistema osatzen dute.












Beste eragile sozioekonomiko batzuk











Kultura eta Sormen Industrien ezagutza polo bat sortzea, sektorearen beharren araberako prestakuntza, ikerketa, berrikuntza eta transferentzia jarduerak garatzeko tresna estrategikoa izan dadin. EAEko unibertsitate sistemaren errendimendu handiko ikerketa taldeen eta kultura eta sormen sektoreko enpresa eta erakunde nagusien arteko lankidetza sustatzea da helburuetarik bat.