Aurten, Gune Komunitateak gora egiten eta Goi Mailako Hezkuntza + Enpresaren arteko loturan aurrera egiten jarraitu du, 42 proiektu berrirekin.

4gune eta KSIgune klusterrek beren lanarekin jarraitu dute 2023an, industria adimendunaren eta kultura- eta sormen-industrien euskal sektoreek prestakuntzaren, ikerketaren eta transferentziaren esparruetatik egindako eskaerei erantzuteko.

Goi Mailako Hezkuntzaren eta Enpresaren arteko 42 lotura-proiektu berri bultzatzeaz gain, bi klusterrek unibertsitateari eta Goi Mailako Hezkuntzako ikastetxeei zerbitzua ematen jarraitu dute, Gaitasunen Mapa, prestakuntza-plan berriak, Enpresa + Unibertsitatea proiektuen deialdiak eta nazioarteko ekitaldi eta aliantzetan parte hartuz.

Gune Komunitartearen urte amaierako newsletter-ak 2023ko mugarri batzuk nabarmentzen ditu, Euskadin trantsizio sozio-demografikoa, energetiko-klimatikoa eta teknologiko-digitala errazteko.

Mugarri horiek 2024an jarraituko duen lanaren erakusgarri dira, 4gune eta KSIguneko ekosistemak osatzen dituzten eskola, fakultate, zentro eta erakundeekiko lankidetzan jarraitzeko apustu handiagoa eginez, Enpresa+Unibertsitatea Euskal Estrategiaren eta Espezializazio Adimenduneko RIS3 Estrategiaren testuinguruan.

Informazio gehiago

2023ko abenduko newsletter-a irakurri.

Zure erakundeak edo ikastetxeak gure komunitatearekin bat egin nahi badu, jar zaitezte harremanetan: 4gune@4gune.eus

Albisteak, lotutako berriak