4gune - Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiarako Prestakuntza Klusterrak eta Parke - Euskadiko Parke Teknologikoak unibertsitateen eta enpresen arteko lankidetza sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute.
4gune + Parke Programaren helburuetako bat talentua erakartzea eta enpresa eta unibertsitatearen arteko ezagutza transferitzea da, PARKEko campusetako enpresek identifikatutako industria adimendunaren erronkei erantzuteko.
Programaren lehen edizio honetan, 4gune klusterra osatzen duten fakultate eta eskolek beren proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte honako erronka hauei erantzuteko:
Enpresa |
Erronka |
Basquevolt |
Jabetza intelektualeko eta adimen lehiakorreko aktibo ukiezinak kudeatzeko plataforma garatzea |
Basquevolt |
Katodoaren material aktiboaren propietateek elektrodoaren fabrikazioarekin eta errendimendu elektrokimikoarekin duten korrelazioa ulertzea |
Basquevolt |
Gainazala aldatuz egonkortutako litiozko anodo metalikoak garatzea |
Basquevolt |
Maila baxuko datuak eskuratzeko sistemen prototipatze-ingurunea garatzea, mikrokontrolagailuetan oinarrituta |
Biolan |
Enpresan C02 isurien aurrezpena bistaratzea |
Cyber Surgery |
Hornidura-katea definitzea eta abian jartzea |
Parte hartu nahi dutenek https://gunedigital.eus komunitate birtualean izena eman dezakete eta Parte hartu/Deialdiak atalean sartu. Proposamenak aurkezteko azken eguna 2024ko urriaren 16a da.
Programa honetan eta gaur egun irekita dauden beste deialdi batzuetan parte hartzeko oinarriak eskuragarri daude 4gune Baliabideak atalean.
Albisteak, lotutako berriak
-
4gune + AIC programa: automobilgintzaren sektorea indartzeko erronken deialdi berria
4Gune4gune - Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterra eta AIC-Automotive Intelligence Center lankidetzan arituko dira berriro 2024/25 ikasturtean, industria adimendunaren sektorearekin lotura duten eragile akademiko eta profesionalen arteko konexioa sustatzeko, eta gazte gehiago erakarri eta prestatzeko, automobilgintzaren sektorean sar daitezen.
-
Euskal Unibertsitate Sistema, Euskadiko nazioartekotzeko motorra
4Gune4gune klusterrak Quantum Teknologien arloko lehen Basque International Masterra (BIM Quantum) koordinatuko du, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinaziorako Zuzendaritzarekin eta EUSeko unibertsitateekin lankidetzan. Ekintza hau Eusko Jaurlaritzak 2024an aurkeztutako Unibertsitateak + Euskadi Basque Country 2030 Esparru Estrategiaren barruan kokatzen da.
-
AIC Open Universityk 13 unibertsitate proiektu hautatu ditu, mugikortasunaren sektoreko erronka estrategikoei ekiteko
4GuneUPV/EHUk, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak, 4gune ekosistemako kide diren aldetik, 2023/24 ikasturteko 4gune Enpresa+Unibertsitatea programako “AIC Open University” deialdiari erantzun diote. Horrela, 13 proiektu aurkeztu dituzte unibertsitatearen ezagutza enpresetara transferitzeko asmoz, ardatz hartuta diseinua, simulazioa, materialak eta fabrikazio teknologia aurreratuak, eta ibilgailuaren hainbat kontzepturi begira.