Online ekitaldi hau irailaren 28an izango da, 15:00etan
Ekitaldi honen helburua jardunbide onenak aurkeztea da, baita Gales eta Euskadi bezalako herrialdeak epe luzerako lankidetza-harremanak lortzeko abiarazten ari diren erronka eta ekimen handiak ere, gizarte osoari mesede egingo diotenak, garapen ekonomiko eta sozialari lagunduz.
Ekitaldia Kevin Morganek (Gales) eta Igor Campillok (Euskadi) zuzenduko dute, eta honako hauek hartuko dute parte:
- Adolfo Morais, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea
- Kellie Beirne, Cardiff Capital Regioneko zuzendari exekutiboa
- Miren Artaraz, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria eta Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako 4Gune klusterreko zuzendaria
- Phil Brown irakaslea, Review of Digital Innovation for the Economy and the Future of Work in Wales lanaren egilea
- Sara de la Rica, Iseak Fundazioko zuzendaria eta EHUko Ekonomia irakaslea
- Chris Taylor irakaslea, SPARKeko zuzendaria [Social Science Research Park], Cardiffeko Unibertsitatea
Ekimen honek Eusko Jaurlaritzaren erabateko babesa du, eta haren estrategiaren arabera, unibertsitatearen konpromisoa ez ezik, Galesekiko lankidetza ere bada; izan ere, bi herrialdeek unibertsitateentzako ingurune hobea eskaini nahi dute, enpresen eta gizarte zibilaren parte-hartzeari dagokionez.
Albisteak, lotutako berriak
-
#Students4Sustainability programarekin finantzatutako RENSKILL eta S4SYMB proiektuek inpaktu handiko ezagutza zientifikoa sortzen jarraitzen dute
4GuneBi ikerketa proiektuak Siemens Gamesa Renewable Energy (SGRE) enpresak finantzatu ditu, Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako 4gune klusterrarekin duen lankidetzaren esparruan. Kluster horretan parte hartzen dute, halaber, beste unibertsitate zentro batzuek, hala nola Deustuko Ingeniaritza Fakultateak. RENSKILL eta S4SYMB energia berriztagarrien eta energia efizientziaren arloko gaitasunak identifikatzera bideratuta daude.
-
4gune eta KSIgune Klusterrek Enpresa+Unibertsitate konexio aukerak aurkeztu dituzte Euskadiko Parke Teknologikoen Enpresei
4GuneUrriaren 10ean, "Unibertsitateko talentua: zure negoziorako aukera" jardunaldia egin zen, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak antolatuta, K-Business Programaren barruan. Ekitaldia unibertsitateko talentuari eta euskal enpresetara heltzeari buruzkoa izan zen, 4gune Enpresa+Universidad eta KSIgune Conexiones programen eskutik.
-
Naiara Vidal: “Unibertsitateen arteko prestakuntzako 4guneren Programa Exekutiboak urratsak egiten lagundu du Euskadiko industria sarearen eraldaketa digitalean.”
4GuneIndustria Adimenduneko Programa Exekutiboaren lehen edizioa arrakastaz egin da 2023an 4gunek –Euskal Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia klusterra– koordinatuta, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitateak eta Ikerketa Sailburuordetzaren eta IMH Fabrikazio Aurreratuko Campusak, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak, Goi Eskola Politeknikoa – Mondragon Unibertsitateak eta Nafarroako Tecnun Unibertsitateak osatutako batzorde akademikoaren babesarekin.