Miren Artarazek eta Igor Campillok 4gune Klusterra eta Enpresa + Unibertsitatea programa aurkeztu dute Espainiako Ingeniaritza Institutuak (IIE) sustatutako webinarrean.
Atzo, osteguna, martxoak 25, Miren Artarazek, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak, eta Igor Campillok, Euskampus Fundazioko zuzendariak, 4gune Klusterra eta Enpresa + Unibertsitate Programa arrakasta kasu gisa aurkeztu zituzten "Ingeniaritzako ikasleen enpresetako jardunbide egokien gida" Espainiako Ingeniaritza Institutuko (IIE) webinarrean, Unibertsitate-Enpresa Fundazioen Sareak gonbidatuta. Aurkezpena 4gune Klusterrari buruzkoa izan da, Euskal Herriko 4.0 industriaren erronkei aurre egiteko unibertsitateen eta enpresen arteko lankidetzaren sustatzaile gisa.
Jardunaldi horretan, gainera, IIEk antolatutako Ingeniaritzako Ikasketen Praktiken Bikaintasunerako Bereizketen II. Lehiaketaren deialdia egin zen, Unibertsitate-Enpresa Fundazioen Espainiako Sarearen (REDFUE) lankidetzarekin eta INECO babesarekin.
Lehiaketari buruzko informazio garrantzitsua:
- Ingeniaritzako Gaikuntza Masterra ikasi edo ikasten ari diren eta enpresa batean praktikak egiten dituzten Ingeniari Gazteek parte hartu ahal izango dute.
- Zeharkako gaietan (adimen artifiziala, eraldaketa digitala, "Big data", etab.) edo sektorialetan (trenbidea, nekazaritzako elikagaiak, logistika, ingurumena, etab.) ingeniaritzako ikasketa osagarriak egiaztatzea baloratuko da.
- Hautagaitzak aurkezteko azken eguna 2021eko apirilaren 19a da.
Informazio guztia hemen.
Albisteak, lotutako berriak
-
AIC Open Universityk 13 unibertsitate proiektu hautatu ditu, mugikortasunaren sektoreko erronka estrategikoei ekiteko
4GuneUPV/EHUk, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak, 4gune ekosistemako kide diren aldetik, 2023/24 ikasturteko 4gune Enpresa+Unibertsitatea programako “AIC Open University” deialdiari erantzun diote. Horrela, 13 proiektu aurkeztu dituzte unibertsitatearen ezagutza enpresetara transferitzeko asmoz, ardatz hartuta diseinua, simulazioa, materialak eta fabrikazio teknologia aurreratuak, eta ibilgailuaren hainbat kontzepturi begira.
-
4gunek «Industria adimenduna: teknologian oinarritutako erabakiak hartzea» ikastaro exekutiboa aurkeztu du
4Gune4gune klusterraren upskilling programa berria 2024ko maiatzatik ekainera bitartean emango da eta Euskadiko trantsizio digitalari erantzuten lagunduko du, Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia fakultate eta eskolekin eta BRTA aliantza teknologikoarekin lankidetzan emandako unibertsitate arteko prestakuntzaren bitartez.
-
Euskadiko Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikorako laguntzen deialdi berria
4GuneEusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren UEP 2024 dirulaguntzen deialdiaren helburua da 2024-2025 aldian unibertsitatetik enpresetara ezagutzaren transferentzia bultzatzea, azken hauen interesen arloen arabera.