Bi ikerketa proiektuak Siemens Gamesa Renewable Energy (SGRE) enpresak finantzatu ditu, Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako 4gune klusterrarekin duen lankidetzaren esparruan. Kluster horretan parte hartzen dute, halaber, beste unibertsitate zentro batzuek, hala nola Deustuko Ingeniaritza Fakultateak. RENSKILL eta S4SYMB energia berriztagarrien eta energia efizientziaren arloko gaitasunak identifikatzera bideratuta daude.
#Students4Sustainability programaren barruan martxan jarri ondoren, RENSKILL (1) eta S4SYMB (2) egitasmoek ezagutza zientifikoa sortzen laguntzen jarraitzen dute, kasu honetan inpaktu handiko argitalpen batekin. Zehazki, proiektuen emaitzak Environmental Sciences Europe aldizkarian argitaratzea lortu da. Aldizkari hori Journal Citation Reports (JCR) eta Scimago Journal Rank (SJR) zerrendetako lehenengo kuartilean (Q1) dago indexatuta.
Proiektu horien ikertzaile nagusi Aitor Gotiren arabera, #Students4Sustainability programaren hirugarren deialdiaren bitartez erakunde horien babesa “giltzarria izan da arrakastok lortu ahal izan dituzten ikasleen talentua hurbildu ahal izateko”.
‘Identifying the skills requirements related to industrial symbiosis and energy efficiency for the European process industry’ artikuluak industria sinbiosiarekin eta energia efizientziarekin lotutako trebetasunen betebeharrak identifikatzen ditu etorkizuneko Europako prozesuen industriarako. Testuaren hasieran, Europako industria eraldatzeko beharra aipatzen da, ekoizpen jasangarri baten beharrari aurre egiteko.
Idatziaren helburua da aldaketa horiei aurre egiteko lan indar trebea eta gaitua sortzen laguntzea, bide hori egiteko behar diren trebetasunak eta abileziak identifikatuz, bai eta energia efizientziarekin eta industria sinbiosiarekin lotutako lan profilak ere, sektore energetikoki intentsiboetan, eta lanpostu horien etorkizuneko trebetasun beharrak identifikatzeko tresna bat aurkeztuz.
Lana bat dator lanpostuak definitzeko eta sailkatzeko ESCO (European Skills, Competences, Qualifications and Occupations) sistema europarrarekin. Hori horrela, oinarri komun bat ezartzen da beste ikasketa batzuekin, Europar Batasunaren betebeharrekin bat datozen gaikuntza planen bidez lagundu ahal izateko.
Informazio gehiago:
#Students4Sustainability programa Siemens Energy enpresaren Gizarte Konpromisoaren arloko Sailak sustatzen du, Euskadiko 4gune – Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterrarekin eta KSIgune - Kultura eta Sormen Industrien Klusterrarekin lankidetzan.
Erreferentziak:
1. RENSKILL Etorkizuneko energia berriztagarrien sektoreko profesionalek behar dituzten trebetasunen eta gaitasunen identifikazioa
2. S4SYMB Energia efizientzia eta industria sinbiosia maximizatzeko beharrezkoak diren trebetasunak eta gaitasunak
-------
Irudia © The Jopwell Collection/Unsplash
Albisteak, lotutako berriak
-
4gune eta KSIgune Klusterrek Enpresa+Unibertsitate konexio aukerak aurkeztu dituzte Euskadiko Parke Teknologikoen Enpresei
4GuneUrriaren 10ean, "Unibertsitateko talentua: zure negoziorako aukera" jardunaldia egin zen, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak antolatuta, K-Business Programaren barruan. Ekitaldia unibertsitateko talentuari eta euskal enpresetara heltzeari buruzkoa izan zen, 4gune Enpresa+Universidad eta KSIgune Conexiones programen eskutik.
-
Naiara Vidal: “Unibertsitateen arteko prestakuntzako 4guneren Programa Exekutiboak urratsak egiten lagundu du Euskadiko industria sarearen eraldaketa digitalean.”
4GuneIndustria Adimenduneko Programa Exekutiboaren lehen edizioa arrakastaz egin da 2023an 4gunek –Euskal Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia klusterra– koordinatuta, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitateak eta Ikerketa Sailburuordetzaren eta IMH Fabrikazio Aurreratuko Campusak, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak, Goi Eskola Politeknikoa – Mondragon Unibertsitateak eta Nafarroako Tecnun Unibertsitateak osatutako batzorde akademikoaren babesarekin.
-
Talentu zientifiko-teknologikoa indartzea eta trebatzea ZTBP Euskadi 2030 testuinguruan
4GuneZientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana, Euskadi 2030 (ZTBP 2030) plana zuzenean lotzen da Euskal Autonomia Erkidegoak ikerketaren eta berrikuntzaren alde egiten duen apustu estrategikoarekin. Plan horretan, jakintza- eta teknologia-azpiegitura garrantzitsutzat jotzen da 4gune trebakuntzari eta enpresen I+Ga sustatzeari dagokienez, betiere Unibertsitatea+Enpresa elkarlanaren ikuspegitik begiratuta.