Gune+ Industria Adimendunarekin eta Kultura- eta Sormen-industriekin zerikusia duten eragile akademikoak eta profesionalak konektatzeko gune digitala da.
4gunek, Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako Klusterra, eta KSIgunek, Euskadiko Kultura eta Sormen Industrietarako Klusterra, Gune+ komunitatearen YouTube kanala inauguratu dute.
Bere helburua 4gune eta KSIgune klusterren barruan egiten diren ekintzak zabaltzea eta bi ekosistemak osatzen dituzten zentro, fakultate eta erakundeei garrantzia ematea da.
Era berean, hemeroteka hau sortzea ikasleek bi ekosistemen esparruan bultzatzen dituzten proiektuak ikusarazteko interes nagusitik sortu da.
Gune+ Komunitateko 400 parte-hartzaileetako bat ez bazara, erregistratu zaitez!
Albisteak, lotutako berriak
-
Energia-trantsizioari lotuak eta irtenbide jasangarriak dituzten #Students4Sustainability programako hiru proiektuak hautatu dira
4GunePrograma hau Siemens Gamesa Renewable Energyko Gizarte Konpromisoaren Departamentuaren, 4gune klusterraren eta KSIgune klusterraren arteko lankidetzaren emaitza da
-
4gune Klusterraren Industria Adimendunaren Programa Exekutiboaren hasiera
4GuneAurkezpen saioa otsailaren 3an izango da IMH- Fabrikazio Aurreratu eta Digitalaren Campusean
-
Siemens Gamesak #Students4Sustainability ekimenaren 3. deialdia atera du
4GunePrograma hau Siemens Gamesako Konpromiso Sozialeko sailak sustatzen du, Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako 4gune klusterrarekin eta Kultura eta Sormen Industrien KSIgune klusterrarekin lankidetzan.