Miren Artarazek, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendari eta 4guneko zuzendariak, Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako Euskal Klusterraren ekosistema ezagutaraziko duen komunikazio-kanpaina berria aurkeztu du.

4gune Klusterra unibertsitatearen eta enpresa sarearen arteko harreman handiagoa sustatzeko tresna operatiboa da. Klusterrak garatzen duen lanaren helburua da unibertsitate prestakuntza RIS3 espezializazio adimenduneko estrategiarekin lerrokatzea, ikasketak burutu dituztenen laneratzea areagotzea, unibertsitate prestakuntzaren nazioartekotzea sustatzea eta Euskadiko unibertsitateen arteko koordinazioa sustatzea.

Esparru horretan aurkeztu da gaur 4guneren komunikazio-kanpaina. Kluster honetako kide eta parte-hartzaile guztiak ezagutaraziko dituzten hainbat bideok osatzen dute, baita ekosistemaren barruan dauden sinergiak eta elkarlanerako aukerak ere.

Bideoak 4guneko Baliabideak atalean jasoko dira.

Kanpainaren lehen bideoa hemen dago eskuragarri.

 

Albisteak, lotutako berriak