Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasque, deialdi berria zabaldu du uztailaren 16ra arte

Zure erakundeak berrikuntzako ekimen edo esperientziarik jarri al du martxan azken hiru urteotan (2019-2021), eta proiektuak emaitza onak izan al ditu? Berrikuntzaren Euskal Agentzian, Innobasque,  berrikuntzaren bila dabiltza, aldaketa garai hauetan.

Berrikuntzaren eta negozio-aukeren hiru esparru hartu dituzte ardatz, eta gutxienez horietako batekin lotura duten edo horiekin bat datozen kasuak bilatzen ari dira, emaitza onak izan dituzten kasuak. Hauek dira hiru esparruak:
 

  • Eraldaketa digitala
  • Iraunkortasuna
  • Konpromisoa eta eraldaketa soziala


Sei ekimen berritzaile onenak Global Innovation Day jardunaldiaren hurrengo edizioan aurkeztuko dira. 

Uztailaren 16ra arte aurkez dezakezu zure ekimena.

Informazio gehiago: https://www.innobasque.eus/microsite/global-innovation-day-2021/

Albisteak, lotutako berriak