4gune Enpresa+ Unibertsitatea programak ikerketako 19 erronka berri aurkeztu ditu automobilgintzaren sektorerako, 4gune - Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterraren eta AIC-Automotive Intelligence Center erakundearen arteko elkarlanaren bitartez.
4gune Enpresa+Unibertsitatea programaren helburua da Industria Adimendunarekin lotura duten eragile akademikoen eta profesionalen arteko konexioa bultzatzea. Esparru horretan, Automobilgintzari buruzko “AIC Open University” Unibertsitate Ikasgela programarekin lankidetzan hasi da gazteak automobilgintzaren sektorera erakartzeko eta prestatzeko eta, aldi berean, doktorego tesi eta ikerketa proiektuen ondorioz sortutako jakintza merkatura hurbiltzeko.
Horrela, bada, 2023/24 ikasturterako aurkeztu dituzten erronken bitartez, 4guneko fakultate eta eskoletako kideen talentua eta interesa automobilgintzaren sektoreko produkzioaren faseetara erakartzea lortu nahi dute, teknologiaren arloetan eta industria adimendunaren aplikazio eremuetan txertatzen diren askotariko gaiak eskainita.
Erronka bakoitzari buruzko informazio guztia eta parte hartzeko formularioa Gune+ komunitatean aurki daitezke: www.gunedigital.eus
Era berean, erronka horien helburuak, norainokoak eta metodologia zehatz-mehatz azaldu ahal izateko, eta proiektuak non egingo diren aurkezteko, AIC Open University erakundeak eta 4gunek informazio saioa antolatu dute 2023ko irailaren 29an, 11:00etatik 13:00etara, AICren instalazioetan, Zornotzan.
Informazio saio horretara joateko izena eman behar da, helbide honetara mezu bat idatzita: 4gune@4gune.eus
_____
Irudia: This is Engineering RAeng/Unsplash
Albisteak, lotutako berriak
-
Naiara Vidal: “Unibertsitateen arteko prestakuntzako 4guneren Programa Exekutiboak urratsak egiten lagundu du Euskadiko industria sarearen eraldaketa digitalean.”
4GuneIndustria Adimenduneko Programa Exekutiboaren lehen edizioa arrakastaz egin da 2023an 4gunek –Euskal Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia klusterra– koordinatuta, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitateak eta Ikerketa Sailburuordetzaren eta IMH Fabrikazio Aurreratuko Campusak, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak, Goi Eskola Politeknikoa – Mondragon Unibertsitateak eta Nafarroako Tecnun Unibertsitateak osatutako batzorde akademikoaren babesarekin.
-
Talentu zientifiko-teknologikoa indartzea eta trebatzea ZTBP Euskadi 2030 testuinguruan
4GuneZientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana, Euskadi 2030 (ZTBP 2030) plana zuzenean lotzen da Euskal Autonomia Erkidegoak ikerketaren eta berrikuntzaren alde egiten duen apustu estrategikoarekin. Plan horretan, jakintza- eta teknologia-azpiegitura garrantzitsutzat jotzen da 4gune trebakuntzari eta enpresen I+Ga sustatzeari dagokienez, betiere Unibertsitatea+Enpresa elkarlanaren ikuspegitik begiratuta.
-
4gune klusterrak eta Siemens Gamesak bat egin dute trantsizio energetikoa talentuaren bitartez lantzeko
4GuneEuskadin aritzen diren energia-sektoreko enpresa nagusietako eta Euskal Unibertsitate Sistemako ingeniaritza-eskoletako ordezkariek parte hartu zuten “Energia-trantsizioaren erronkak eta lan-aukerak Euskadin” ekitaldian, zeina Europar Batasunaren Aste Berdeari lotzen baitzaio.