4gune klusterreko zentroek arrakasta handiz parte hartu dute Aalborgeko Unibertsitatearen (Danimarka) Megaprojects programan, Siemens-Gamesaren eskutik.
4gune klusterraren eta Siemens-Gamesa Renewable Energyren arteko lankidetzaren esparruan abiatu da Aalborgeko Unibertsitatearen Megaprojects programa, trantsizio energetikoa eta ekonomia zirkularra jorratzen dituen proiektu pilotua.
Oraingo honetan proposatutako erronka, «Trantsizio energetikoa soluzio jasangarriekin», ekonomia zirkularraren eta enplegu sorkuntzaren bidez tokiko sistema energetikoa deskarbonizatzeko eta ingurumen eta gizarte inpaktu materiala minimizatzeko Megaproiektuaren esparruan kokatuta dago. UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolak eta Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak –denak ere 4gune klusterreko kideak dira– aurkeztutako lau proiektu finantzatu ditu Siemens-Gamesak. Honako hauek dira aukeratutako proiektuak:
- Olioak birziklatzea eta aerosorgailuen osagaietarako erretxina berriak garatzeko erabiltzea.
- Itsas industriarako prototipo baten bizi zikloa ebaluatzea, ozeanoko hondakin plastikoak berrerabiliz.
- Zed: Zero emisioko barrutia diseinatzea: ikuspegi jasangarri bat Zorrotzaurrerako.
- Etorkizuneko energia berriztagarrien sektoreko profesionalek beharrezko dituzten trebetasun eta gaitasunak identifikatzea.
Lehenengo deialdia arrakastatsua izan denez, lankidetza formula berari eutsi zaio hurrengo edizioetarako, eta 4gune klusterrak eta SGREk elkarrekin lan egiteko bide berriak zabaldu dira.
Albisteak, lotutako berriak
-
PARKEko enpresak eta 4guneko fakultate eta eskolak elkarlanean Euskadiko industriaren erronkei aurre egiteko
4Gune4gune - Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiarako Prestakuntza Klusterrak eta Parke - Euskadiko Parke Teknologikoak unibertsitateen eta enpresen arteko lankidetza sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute.
-
4gune + AIC programa: automobilgintzaren sektorea indartzeko erronken deialdi berria
4Gune4gune - Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Klusterra eta AIC-Automotive Intelligence Center lankidetzan arituko dira berriro 2024/25 ikasturtean, industria adimendunaren sektorearekin lotura duten eragile akademiko eta profesionalen arteko konexioa sustatzeko, eta gazte gehiago erakarri eta prestatzeko, automobilgintzaren sektorean sar daitezen.
-
Euskal Unibertsitate Sistema, Euskadiko nazioartekotzeko motorra
4Gune4gune klusterrak Quantum Teknologien arloko lehen Basque International Masterra (BIM Quantum) koordinatuko du, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinaziorako Zuzendaritzarekin eta EUSeko unibertsitateekin lankidetzan. Ekintza hau Eusko Jaurlaritzak 2024an aurkeztutako Unibertsitateak + Euskadi Basque Country 2030 Esparru Estrategiaren barruan kokatzen da.