4.0 industriako 4GUNE Programa Exekutiboaren lehen edizioa

4.0 industriako programa exekutibo hau esperientzia aitzindari bat da, eta, horren bidez, Euskal Unibertsitate Sistemak erantzun koordinatua ematen dio enpresen eskariari, 4.0 industriaren arloko etengabeko prestakuntzari, alegia. Prestakuntza programaren helburua da euskal enpresetako zuzendaritza karguei (zuzendari nagusiak, kudeatzaileak, etab.) trebakuntza eta kualifikazio praktikoa eta dinamikoa ematea, beren erakundeetan industria adimendunera igarotzeko prozesua gidatu ahal izateko ezagutzak, orientazioa eta baliabideak izan ditzaten.

Informazio laburtua
Titulua

4.0 industriako programa exekutiboa

Ezaugarriak
  • 4.0 industria adimendunera igarotzeko prestakuntza aditua.
  • 4GUNE Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako Unibertsitate Hezkuntzako Klusterrak emango du.
  • Ziurtatapen: UPV/EHU IMH Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola, Tecnun, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea.
  • Basque Industry 4.0 taldeak ziurtatua.
Prestakuntza mota

Short Learning Programme

Iraupena

2022ko otsaila- 2022ko ekaina (2022ko ekaina-uztaila: Lanen aurkezpena)

Modalitatea

16 ECTS: derrigorrezko moduluak, 12 ECTS (120 ordu aurrez aurre –online edo streaming bidez egiteko aukera); amaierako proiektua, 4 ECTS

Ordutegia

Executive formatua: ostegun eta ostiraletan, 15:00etatik 19:00etara (2021eko martxoaren 17an izan ezik)

Non emango den

programan parte hartzen duten fakultateak

Leku kopurua

15; gehienez, 20

Matrikularen kostua

4,693 euro (ordainketa bakarra edo bi zatitan)

Klaustroa

unibertsitate irakasleak eta profesional adituak

Hizkuntza

gaztelania

Hartzaileak

kudeatzaile profilak dituzten eta 4.0 industria digitalaren eremuan prestakuntza osatu nahi duten profesionalak

Zerk bereizten du prestakuntza programa hau?
  • Honako hauek ematen dute: Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatea, Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola (IMH), Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea eta Tecnun-Nafarroako Unibertsitatea. Ikastetxe bakoitzak bere espezialitateko eskolak ematen ditu.
  • 4GUNE Klusterrak –programaren bultzatzailea da– eta prestakuntza ematen duten unibertsitateek ziurtatuko dute titulazioa.
  • Proposatutako edukiak Basque Industry 4.0 pilotaje taldeak egindako 4.0 profilen eta gaitasun profesionalen azterketaren emaitza dira. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatzen du taldea. Hau da, euskal enpresen benetako eskaera bati erantzuten dio programak.
  • Kudeatzaile profilei zuzendutako prestakuntzako edukia eta ezagutza maila beste profil eta lanbide arlo batzuetarako –hala nola produktuak/I+G garatzearekin edo ekoiztearekin lotutakoak– garatzen ari diren prestakuntza programen osagarri gisa definitu dira.
  • Metodologia erakargarri eta eraginkor bat proposatzen da, prestakuntza presentziala eta onlinekoa nahasten dituen eta eskuratutako ezagutza praktikara eramateko aukera ematen duen ingurune parte hartzaile eta multilokalizatu batean, proiektu pertsonalizatu eta benetako bat sortzeko ibilbide orria identifikatu eta zehazte aldera.
  • Ikuspegi akademikoaren eta industriako adituen ikuspegiaren arteko hibridazioa eta kasu praktikoen hurbilketa (bi inguruneetan aurki daitezke) balio erantsia dira.  Gainera, proposatzen da metodologiak berak soft skillsen asimilazio praktikoa ahalbidetzea. 
  • Prestakuntza testuingurua ingurune egokia izan daiteke networkinga eta enpresen arteko lankidetza sustatzeko.
Gaitasunak

Gaitasun orokorrak

  • Proiektuak egitea eta planifikatzea, egungo industriatik industria adimendunera igarotzeko.
  • Industria adimendunaren eremuan taldeak gidatzea eta garatzea.

Gaitasun espezifikoak

  • Industria negozioaren eta 4.0 industriako soluzio teknologikoen eskakizunak ulertzea, bai eta horiei lotutako araudia ere.
  • Erakundearen estrategiaren eraketa gidatzea, negozioaren ikuspegi berritzaile, partekatu eta konprometitu baten bitartez helburu zehatzak finkatuta.
  • Industria enpresa industria adimendunera igarotzeko prozesuari aurre egitea, merkatu konplexu, aldakor eta oso lehiakor baten ikuspegiarekin.
  • Ingurunearen ikuspegi orokorra eraikitzea: joerak, bezeroa-sektorea, arriskuak eta aukera, eta ekintza plan orokor baten buru izateko funtsezko tresnak eta ezagutzak eskuratzea.
  • Datuak eta informazioa aztertzera eta babestera bideratutako tresna digitalak eta metodologiak ezagutzea.
Programaren egitura
1 Moduloa

4.0 industria: ezagutzea (Deustuko Unibertsitateak koordinatua – 2 ECTS kreditu)
Helburu espezifikoak:

  • Enpresen eraldaketa digitalaren inguruan gertatzen ari diren aldaketei buruz sentsibilizatzea, eta 4.0 industriaren kontzeptua txertatzea.
  • Teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak ezagutzea.
  • Eraldaketa digitalaren eremuan teknologia berriak aplikatzearekin lotutako lege eta araudi kontuak txertatzea.
2 Moduloa

Industria adimendunera igarotzeko prozesuaren faseak (Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola IMH-k koordinatua – 4 ECTS kreditu)
Helburu espezifikoak:

  • Industria adimendunera igarotzeko estrategia bat gidatzeko eta zehazteko ezagutzak eskuratzea eta metodologia finkatzea.
  • Enpresaren produktibitatea eta posizionamendua hobetzeko aldagai kritikoak identifikatzea, 4.0 industriaren kontzeptuak kontuan hartuta.
  • Aldagai kritikoekin lotutako datuak kudeatzeko estrategia zehaztea, monitorizazio eta lehentasun sistemak diseinatzea eta informazioa aztertzea, erabakiak hartzeko.
3 Moduloa

Ikuspegi estrategikoa: prozesu/zerbitzu berriak (Tecnun-Nafarroako Unibertsitateak koordinatua – 4 ECTS kreditu)
Helburu espezifikoak:

  • Enpresa batean teknologia berriak ezartzeak zer eragin duen aztertzea, bai eta aldaketa horiek merkatu berrien azterketan, pertsonen kudeaketan eta emaitzen kontuan zer eragin izango lukeen ere.
  • Ekintza plan orokor bat egitea, aurreko guztia barnean hartzen duena.
4 Moduloa

Informazioaren eta komunikazioen segurtasuna (Mondragon Unibertsitateak koordinatua – 2 ECTS kreditu)
Helburu espezifikoak:

  • Gaitasun eta tresna digitalak ezagutzea eta lehenestea, erakundearen eragiketen eta beharren arabera.
  • Datuak kudeatzearekin, biltegiratzearekin eta babestearekin lotutako metodo, teknika eta tresna berrienak ezagutzea.
  • Fabrikazio aurreratuko enpresa batentzako datu eta zerbitzu kritikoak identifikatzeko gai izateko irizpideak izatea, bere zibersegurtasunari dagokionez.
  • Zibersegurtasun mehatxuen aurrean behar diren babes neurriak identifikatzea.
5 Moduloa

Proiektua (Basque Industry 4.0 taldeak koordinatua – 4 ECTS kreditu)
Helburu espezifikoak:

  • Proiektu propio baterako estrategia bat eta plan pertsonalizatu bat diseinatzea, bereganatutako ikuspegia, ezagutza eta metodologia oinarri hartuta.
Zeharkako irakaskuntza

Soft skillsak txertatzea metodologiaren beraren eta proiektu pertsonalizatuaren bidez.

  • Buru izateko eta taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Aldaketara egokitzeko gaitasuna.
  • Pentsamendu kritikoa, judizioa eta erabakiak hartzea.
  • Tresna digitalekin interaktuatzea eta horien bidez komunikatzea (telelana, lankidetza, etab.).
Irakasleak
1 Moduloa
  • Posada Velasquez Jorge
  • Solorzano Cantera Luis RamónSolorzano Cantera Luis Ramón
  • Caballero Ortiz de Zárate IkerCaballero Ortiz de Zárate Iker
  • García Bringas PabloGarcía Bringas Pablo
  • Unai ExtremoExtremo Baigorri Unai
  • Rigau Claramunt German Rigau Claramunt German 
  • Atutxa Salazar Aitziber Atutxa Salazar Aitziber 
  • KoldoGojenola Galletebeitia Koldo 
  • Gil Nobajas Jorge Juan
  • ​​Santos Garcia JavierSantos Garcia Javier
  • Jaca Garcia Maria Del CarmenJaca Garcia Maria Del Carmen
  • Iturriza Zubillaga IñigoIturriza Zubillaga Iñigo
  • Ausejo Muñoz SergioAusejo Muñoz Sergio
2 Moduloa
  • Pedrero Iñiguez Juan ManuelPedrero Iñiguez Juan Manuel
  • Ángel OrunaOruna Otalora Ángel
  • Dani RegueraReguera Daniel
  • igorAzkarate Fernández Igor
  • Illarramendi Echabe Arantza 
  • Ramirez Durán Víctor Julio 
  • Arrizabalaga Juaristi SaioaArrizabalaga Juaristi Saioa
  • Velez Isasmendi IgoneVelez Isasmendi Igone
  • Iribarren Aristizabal Ibon
  • Pérez Castro Javier
  • Irazabalbeitia Agirrebena ItziarIrazabalbeitia Agirrebena Itziar
3 Moduloa
  • Basañez Zulueta Aimar
  • Lleo De Nalda AlvaroLleo De Nalda Alvaro
  • Espin Zalacain Jose Vicente
  • Lazkano FerminLazkano Fermin
  • Zigor Lizuain Lizuain Echeverria Zigor
  • Sergio SantosSantos Carro Sergio
  • Gutierrez García IñigoGutierrez García Iñigo
  • García CarlosGarcía Carlos
  • Javier DíazDiaz Javier
4 Moduloa
  • Lizarraga Durandegui JesúsLizarraga Durandegui Jesús
  • Oscar LageLage Serrano Oscar
Batzorde Akademikoa

Lehendakaritza: Naiara Vidal Lecue, Escuela Universitaria de Ingeniería Dual, IMH

Kideak:

  • Unai Hernández Jayo, Universidad de DeustoProfesor / Departamento Tecnologías Informáticas, Electrónicas y de la ComunicaciónInvestigador / DeustoTech.
  • Gentzane Aldekoa, Mondragon UnibertsitateaCoordinadora Formación Continua.
  • Iñigo Gutierrez, Tecnun-Universidad de NavarraDirector de Desarrollo.
  • Miguel Ángel Castillo, Basque Industry 4.0.

 

 

Izen ematea eta matrikula

Honako dokumentu hauek bidali beharko dira 4gune@4gune.eus helbidera:

  • Matrikulazio inprimakia.
  • NANaren kopia; atzerritarren kasuan, pasaportearen kopia, eta, EBko estatu kide bateko herritarren kasuan, nortasun agiriarena.
  • Graduko edo lizentziako ikasketen ziurtagiri akademikoaren kopia, baita beste ikasketa batzuena ere, halakorik izanez gero.
  • CVa.
  • Ordainketaren ziurtagiria. 
  • Matrikulazio epea: 2022ko urtarrilera arte.
  • Prezioa: 4.693 euro.

Matrikulazio inprimakia (DOC)

Hemen gaude laguntzeko

Zalantzarik al duzu?

+34 946 018 362

4gune@4gune.eus

Zure datuak

Si necesitas más información para estudiar en 4gune, rellena el siguiente formulario y uno de nuestros asesores se pondrá en contacto contigo en las próximas 24 horas. Resolverá todas tus dudas y te ofrecerá la información que necesites acerca del programa ejecutivo.