4gune klusterrak eta Siemens-Gamesak bat egin dute #Students4Sustainability programaren testuinguruan gauzatutako proiektuen emaitzak aurkezteko
4gune Klusterrak eta Siemens Gamesa Renewable Energyk (SGRE) bultzatutako lankidetza-esparruan, #Students4Sustainability programa gauzatu da, eskualdeko energia-trantsizioa konponbide jasangarriekin lantzen duen proiektua. Datorren ekainaren 28an, 13:00etatik 14:30era, online ekitaldi bat egingo da euskal ikasleek garatutako proiektuak aurkezteko.
Ekitaldia Rocío Millánek, Siemens Gamesaren Social Commitment and Technological Education taldearen izenean eta Miren Artarazrek, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinaziorako zuzendaria, irekiko dute. Deialdi honen testuinguruan parte hartzen duten proiektuak honako hauek dira:
- Quantification and Analysis of the Environmental Impacts Associated to the Battery Recycling Industry Using Life Cycle Assessment
- Professor: Erlantz Lizundia
- Students: Claudia Vallejo & Maria Berocci
- Univ. of the Basque Country – Faculty of Engineering in Bilbao
- Upcycling pet into valuable products. LCA analysis of the environmental benefits of the process and evaluation of the life cycle
- Professor: Maider Iturrondobeitia Ellacuria
- Student: Laura Alonso
- Univ. of the Basque Country – Faculty of Engineering in Bilbao
- Skills and Competences Needed for the Maximization of Energy Efficiency and Industrial Symbiosis
- Professor: Aitor Goti Elordi
- Student: Patricia del Val
- University of Deusto -- Faculty of Engineering in Bilbao
Data: ekainak 28
Ordua: 13etatik 14:30etara
Google Meet plataformaren bidez: meet.google.com/piw-qsku-owz
Konfirmatu zure asistentzia Gune+ bidez edo 4gune@4gune.eus helbidean.
Albisteak, lotutako berriak
-
AIC Open Universityk 13 unibertsitate proiektu hautatu ditu, mugikortasunaren sektoreko erronka estrategikoei ekiteko
4GuneUPV/EHUk, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak, 4gune ekosistemako kide diren aldetik, 2023/24 ikasturteko 4gune Enpresa+Unibertsitatea programako “AIC Open University” deialdiari erantzun diote. Horrela, 13 proiektu aurkeztu dituzte unibertsitatearen ezagutza enpresetara transferitzeko asmoz, ardatz hartuta diseinua, simulazioa, materialak eta fabrikazio teknologia aurreratuak, eta ibilgailuaren hainbat kontzepturi begira.
-
4gunek «Industria adimenduna: teknologian oinarritutako erabakiak hartzea» ikastaro exekutiboa aurkeztu du
4Gune4gune klusterraren upskilling programa berria 2024ko maiatzatik ekainera bitartean emango da eta Euskadiko trantsizio digitalari erantzuten lagunduko du, Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia fakultate eta eskolekin eta BRTA aliantza teknologikoarekin lankidetzan emandako unibertsitate arteko prestakuntzaren bitartez.
-
Euskadiko Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikorako laguntzen deialdi berria
4GuneEusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren UEP 2024 dirulaguntzen deialdiaren helburua da 2024-2025 aldian unibertsitatetik enpresetara ezagutzaren transferentzia bultzatzea, azken hauen interesen arloen arabera.