2021/2022 ikasturtean are gehiago hurbilduko da unibertsitatea enpresara, bien arteko lankidetza praktikoa enpresa erronken bitartez sustatuta
Enpresa + Unibertsitatea 4gune programaren hirugarren edizioaren helburu nagusia gaitasun handiko giza kapitala garatzen eta finkatzen laguntzea da, enpresa erronkei erantzun ezin hobeak eta balio handiagokoak emateko.
Aurreko edizioetan bezala, programa Gradu Amaierako Lanen, Master Amaierako Lanen eta irakasgaiko lanen bidez gauzatuko da, 4gune klusterreko unibertsitate zentroetako ikasleek eta irakasleek elkarrekin garatu beharrekoa, hainbat enpresa eragilerekin lankidetzan.
2021/2022 ikasturteko deialdi honetan partaidetza sendotu dute Automotive Intelligence Center (AIC), Euskadiko Energia Klusterra eta Makina-Erreminta Klusterra zentroek. Horiez gain, Euskadiko Elikadura Klusterra, Euskadiko Osasun Klusterra eta Siemens Gamesa-Renewable Energy ere izango dira partaide.
Unibertsitateen aldetik, berriz ere, ziurrenik, Euskal Herriko Unibertsitateko hiru ingeniaritza eskolak izango dira, bai eta unibertsitate bereko Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Farmazia Fakultatea, Kimika Fakultatea eta Informatika Fakultatea. Horiekin batera, MEI, Makina-Erremintaren Institutua, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa eta Tecnun, Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskola ere izango dira programan.
Informazio zabalagoa duzu klusterraren komunitate birtualean: https://digital.4gune.eus/
Albisteak, lotutako berriak
-
AIC Open Universityk 13 unibertsitate proiektu hautatu ditu, mugikortasunaren sektoreko erronka estrategikoei ekiteko
4GuneUPV/EHUk, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak, 4gune ekosistemako kide diren aldetik, 2023/24 ikasturteko 4gune Enpresa+Unibertsitatea programako “AIC Open University” deialdiari erantzun diote. Horrela, 13 proiektu aurkeztu dituzte unibertsitatearen ezagutza enpresetara transferitzeko asmoz, ardatz hartuta diseinua, simulazioa, materialak eta fabrikazio teknologia aurreratuak, eta ibilgailuaren hainbat kontzepturi begira.
-
4gunek «Industria adimenduna: teknologian oinarritutako erabakiak hartzea» ikastaro exekutiboa aurkeztu du
4Gune4gune klusterraren upskilling programa berria 2024ko maiatzatik ekainera bitartean emango da eta Euskadiko trantsizio digitalari erantzuten lagunduko du, Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia fakultate eta eskolekin eta BRTA aliantza teknologikoarekin lankidetzan emandako unibertsitate arteko prestakuntzaren bitartez.
-
Euskadiko Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikorako laguntzen deialdi berria
4GuneEusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren UEP 2024 dirulaguntzen deialdiaren helburua da 2024-2025 aldian unibertsitatetik enpresetara ezagutzaren transferentzia bultzatzea, azken hauen interesen arloen arabera.