Patricia del Val ikasleak, Tugce Akyazi, Aitor Oyarbide eta Aitor Goti ikertzaileekin baterako egindako idazkia Recycling aldizkarian argitaratu da
Deustuko Ingenieritza fakultateak aurrera eraman duen “Identifying Future Skill Requirements of the Job Profiles for a Sustainable European Manufacturing Industry 4.0” proiektuak aldizkari zientifiko bateko artikuluan aurkeztu ditu bere emaitzak [1].
Patricia del Val ikasleak, Tugce Akyazi, Aitor Oyarbide eta Aitor Goti ikertzaileekin baterako egindako idazkia Recycling aldizkarian argitaratu da, Scimago Journal & Country Rank (edo SJR) zerrenda ospetsuko bigarren kuartilean dagoena (%50 onenen artean) ondorengo hiru kategoria ezberdinetan: a) Waste Management and disposal, b) Management Monitoring, Policy and Law, eta c) Material Science.
Proiektuaren helburua industria sektoreek, eta zehatzako esanda fabrikazio sektoreek, geroaldira egokitzeko beharrezko diren konpetentzia eta habileziak zeintzuk diren detektatzea da. Digitalizazioaren masifikazioa eta sostengarritasun premien areagotzea ekoizpen industria eraldatzen ari dira. Hori medio derrigorra da langileen profilak egokitzea aldaketa honi aurre egiteko prest egoteko. Horretarako, datu-base inter-sektorial baten garatu da simbiosi energetiko eta efizientzia industrialarekin erlazioa duten lanpostu profilekin, digitalizazioak eta sostengarritasunak berekin garatzeko eskatzen dituen geroaldiko konpetentziak lanpostuei asignatzen dizkietena.
Sortutako datu-base inter-sektorialak oraingo eta etorkizuneko beharrezko eta aukerazko gaitasunak. Geroaldiko konpetentzia horiek ikerketa dokumental zehatz batekin bilatu eta aukeratu dira. Hori medio, tresna hau erreferentzia-esparru komuna izango da duten hezkuntza-programak sortzeko, oraingo eta etorkizuneko gaitasunen arrakala jorratzen dituztenek.
Irudi 1: Proiektuaren labupenaren eskema.
Bukatzeko, aipatzekoa da proiektu hau hiru proiekturen laguntzarekin jorratu eta finantzatu dela. Batetik ESSA “Blueprint: “New Skills Agenda Steel”: Industry-driven sustainable European Steel Skills Agenda and Strategy” altzairuaren sektorearen geroaldiko konpetentziei buruzkoa, eta bestetik SPIRE-SAIS “Skills Alliance for Industrial Symbiosis – a Cross-sectoral Blueprint for a Sustainable Process Industry” proiektu Europearrak izan ditu oinarri. Baita ere, Euskampus - 4GUNE Klusterra - eta Siemens-Gamesa Renewable Energy erakundeek elkarlanean bultzatu eta finantzatua izan da ekimena.
[1] Akyazi, T.; del Val, P.; Goti, A.; Oyarbide, A. Identifying Future Skill Requirements of the Job Profiles for a Sustainable European Manufacturing Industry 4.0. Recycling 2022, 7, 32. https://doi.org/10.3390/recycling7030032
Albisteak, lotutako berriak
-
4gunek «Industria adimenduna: teknologian oinarritutako erabakiak hartzea» ikastaro exekutiboa aurkeztu du
4Gune4gune klusterraren upskilling programa berria 2024ko maiatzatik ekainera bitartean emango da eta Euskadiko trantsizio digitalari erantzuten lagunduko du, Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia fakultate eta eskolekin eta BRTA aliantza teknologikoarekin lankidetzan emandako unibertsitate arteko prestakuntzaren bitartez.
-
Euskadiko Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikorako laguntzen deialdi berria
4GuneEusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren UEP 2024 dirulaguntzen deialdiaren helburua da 2024-2025 aldian unibertsitatetik enpresetara ezagutzaren transferentzia bultzatzea, azken hauen interesen arloen arabera.
-
Erik Garayalde: “Ikasleak eta haien talentua inguruko enpresetara eta haien erronketara hurbiltzeko leihoa da 4guneko Enpresa+Unibertsitatea programa”
4Gune“Turbina eoliko monofasiko baten diseinu eta muntaketa” proiektua #Students4Sustainability programaren 2022/23 deialdian hautatu zen, Siemens Gamesa Renewable Energyrekin lankidetzan. Mondragon Unibertsitateko Energiaren Ingeniaritza Graduko ikasleek gidatu zuten Enpresa + Unibertsitatea lankidetza-proiektua, SGREren eskutik Euskadin energia-trantsizioari laguntzeko.