Deustuko Unibertsitateak sariaren VIII. edizioa aurkeztu du

Deialdia martxoaren 24tik ekainaren 21era arte egongo da zabalik.

Saria 3.000 euroko zenbatekoa izango du. Emakume Teknologoarentzako Ada Byron Saria emateko Zeremonia 2021eko urrian izango da. Espero dute Deustuko Unibertsitateko (Bilbo) Paraninfoan modu erdipresentzialean egin ahal izatea.

Esparru akademiko, enpresa eta erakunde mailetako pertsonek osatutako epaimahai independente batek aztertuko ditu hautagaitzak eta proposatuko du saria nori eman.

Nork har dezake parte?

Baldintza hauek betetzen dituen edozein emakumek:

  • Adinez nagusi izatea eta Estatu Espainiarrean bizitzea.
  • Ingeniaritzako unibertsitateko goi titulua izatea eta/edo lanbidea esparru teknologikoan garatua izatea.

Balorazio irizpideak

  • Karrera zientifikoan edo lanbidekoan egindako berrikuntzen garrantzia.
  • Titulazio osagarriaren balioa (graduondokoa, doktoregoa).
  • Jarduera desberdinak lotzeko gaitasuna, beste pertsona eta erakunde batzuekin lankidetzan arituz.
  • Ezagutzak eta lorpenak zabalkunde publikoaren bidez gizarteratzeko gaitasuna.
  • Zailtasunei aurre egiteko gaitasuna. Horien barruan sartuko dira emakume izateari lotutakoak eta bizitza pertsonala, familiako eta laneko eta/edo lanbidekoa bateratu beharrak sortutakoak.
  • Beste emakume batzuk esparru zientifikoan aritu daitezen bultzatzeko egindako ekarpena, baita esparru horretan berdintasun handiagoa izan dadin aldaketak bultzatu izana ere.

Informazio gehiago: https://ingenieria.deusto.eus/cs/Satellite/ingenieria/eu/ada-byron-saria-1/oinarriak?cambioidioma=si

Albisteak, lotutako berriak