Ekitaldi hau irailaren 16an egingo da, goizeko 10:30etan, Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitz nagusiko Lakua auditorioan

 

Topaketa honen helburu nagusia da 4Gune Enpresa +Unibertsitatea programaren bigarren edizioaren testuinguruan garatutako proiektuak ikusaraztea; izan ere, 4Guneko unibertsitate-zentroetako ikasle eta irakasleek lankidetzan jardun dute kluster sektorial elkartuetako enpresekin.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuorde Adolfo Moraisek eta Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendari Miren Artarazek hartuko dute parte. Bestalde, gradu amaierako eta master amaierako proiektuen aurkezpena ikasleek, irakasleek eta enpresetako ordezkariek egingo dute.

 

 

Albisteak, lotutako berriak