Topaketa online egingo da azaroaren 30ean, goizeko 10etan.

Naiara Vidal Programaren batzorde akademikoko zuzendari eta IMHko irakasleak gidatutako webinar honek, 4.0 Industriako 4gune Programa Exekutiboa sakon azaltzeko eta programan interesa duten bertaratuen galderei erantzuteko balioko du. Programa hau Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultateak, IMH Fabrikazio Aurreratu eta Digitaleko Campusak, Mondragon Unibertsitatea Goi Eskola Politeknikoak, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak eta Tecnun-Nafarroako Unibertsitateak emango dute, 2022ko otsailean hasita, eta bereziki gerentzia-profiletara zuzenduko da.

Esperientzia aitzindaria eta berritzailea da, industriaren eta unibertsitateko prestakuntzaren arteko lankidetzaren emaitza, eta, aldi berean, lankidetzan ari da etengabeko prestakuntzaren enpresa-eskaerari erantzun koordinaturik onena emateko 4.0 Industriaren esparruan.

Euskal enpresetako zuzendaritza-profilei trebakuntza eta kualifikazio praktikoa eta dinamikoa emateko balioko du, beren erakundeetan industria adimendunerako trantsizioa lideratu ahal izateko ezagutzak, orientazioa eta tresnak emateko, bai eta industriarekin lotutako beste profil mota batzuei eremu berri bat irekitzeko ere.

ZOOM plataformaren bidez webinerara sartzeko esteka hau izango da: https://us06web.zoom.us/j/82889409909?pwd=cmc2bWJwMTVVYVJpUzkzQXh0d2Frdz09

 

 

Albisteak, lotutako berriak